Business intelligence kontsultoria

Informazioa XXI. mendeko petrolio bihurtu da. Enpresek, kudeaketa eraginkorrerako, informazio egokia eta nahikoa izan behar dute, garaiz, beren egoera eta bilakaera ezagutzeko, eta, horren arabera, beren helburuak lortzeko erabaki arinagoak eta egokiagoak hartu behar dituzte.
Premia horretaz jabetuta, eta gestiorako informazioa automatikoki, on-line eta edozein gailutatik (PC, tablet, smartphone) emateko asmoz, Fideslanek Business Intelligence teknologia txertatu du gure Kontsultoria eta Aholkularitza zerbitzuetan, erabakiak hartzeko eta helburuak lortzeko gaitasun analitiko handia ematen duten txosten eta aginte-koadro automatizatuekin.
 
Enpresaren beharrak aztertu ondoren, txosten hauek sortzen ditugu, zuen beharren neurrira, besteak beste:
  • Analisi ekonomiko-finantzarioa
  • Cash managment
  • Erosketen analisia
  • Bezeroen analisia
  • Salmenten analisia
  • Prozesuen eta eragiketen analisia
  • Langileen azterketa
Gainera, adierazle aurreratuen bidez, enpresaren etorkizunari buruzko gakoak ematen dituzte.
 
Alde horretatik, edozein enpresak duen informazio ekonomiko-finantzarioa iragana da beti. Enpresan gaur arte gertatu dena eta zergatik gertatu den azaltzen du, baina ez du arrastorik ematen gure etorkizunari buruz. Eta nola hobetu ditzakegu datu ekonomiko-finantzarioak? Bezeroak eta merkatua hobeto kudeatzeak negozio gehiago ekar dezake, prozesuen eta eragiketen kudeaketa hobetzeak kalitate handiagoa emango die bezeroei, eta ikaskuntzaren kudeaketak eta pertsonen hazkundeak talde hobea izango dute, prozesuak eta eragiketak hobetuko dituena eta, ondorioz, bezero asebeteak eta negozio gehiago. Bezeroen, merkatuaren, prozesuen eta langileen adierazleek palanka gisa jarduten dute, eta bilakaera positiboa badute, ekonomia- eta finantza-adierazleen hobekuntza aurreratzen dute.

Zure negozioa, esku onenetan.

Ez dizugu soilik esperientzia kontrastatu bat eskaintzen. Arreta arina ere eskaintzen dizugu, eta tratu adeitsua eta hurbilekoa, etxekoa. Konta iezaguzu zure kasua eta zurekin harremanetan jarriko gara. Konfiantza izan guregan.

943 42 96 09 Gipuzkoa 946 83 32 08 Bizkaia

Edo zurekin harremanetan jarriko gara:

    Pribatutasun politika onartzen dut.
    Nire datuak erabiltzeko baimena ematen dut informazioa eta berriak jasotzeko..

    2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datuak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Espainiako Lege Organikoan xedatutakoa betez, FIDESLANek jakinarazten dizu zure helbide elektronikoa eta inprimaki honetan ager daitezkeen beste datu pertsonal batzuk datu pertsonalen tratamendu baten parte direla. Hona hemen datu horien ezaugarriak:
    Arduraduna: FIDESLAN
    Helburua: kontsultak eta iruzkinak kudeatzea. Baita gure produktuei eta sektoreari buruzko informazioa bidaltzea ere, berariaz onartu baduzu
    Legitimazioa: interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren adostasuna.
    Hartzaileak: FIDESLANek ez die daturik lagatzen hirugarrenei. Informazioa bidaltzea baimendu baduzu bakarrik.
    Eskubideak: datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, gure pribatutasun politikan azaltzen den bezala.
    Informazio gehigarria: pribatutasun politika