Skip to main content
Zuzendaritza Finantziarioa

Zergatik jaisten dira enpresen irabaziak salmentak gora egiten duten bitartean?

By September 26, 2025No Comments

Gertatzen ari dena ulertzeko gakoak… eta zure PYME(ETE)-ari nola eragiten dion.

Espainiako Bankuak argitaratutako azken datuen arabera, finantza-arlokoak ez diren enpresen irabaziak %4,6 jaitsi ziren 2025eko lehen seihilekoan, nahiz eta salmentak %2,7 hazi ziren epe berean.

Itxurazko kontraesana da, baina badu azalpena: energia eta industria sektore garrantzitsuek marjinen beherakada handiak izan dituzte, eta horrek eragin negatiboa izan du emaitza globalean. Petrolioaren findegiaren azpisektoreak bakarrik eragin handia izan du jaitsiera horretan, eta beste industria-arlotan ere eragin nabarmena izan du.

Zer gertatuko litzateke sektore horiek kontuan hartu gabe?

Analisiak argi uzten du: energia eta industria sektoreen datuak kanpoan utzita, gainerako enpresen irabaziak %22,8 igoko ziren.

Sektore hauek, besteak beste:

  • Merkataritza: +%25,6 irabazietan
  • Ostalaritza: +%7,7
  • Informazioa eta komunikazioak

… errentagarritasun handia erakutsi dute, eta frogatzen dute marjinen bilakaera ez dagoela salmenta-bolumenaren baitan bakarrik, baizik eta kontrol operatibo eta finantzarioaren menpe ere badagoela.

Zer esan nahi du honek zure PYME (ETE)arentzat?

PYME (ETE) askok pentsatzen dute salmentak handituz gero irabaziak ere hazten direla. Baina datuek erakusten dute horrela ez dela beti.

3 ikasgai nagusi ETE eta autonomoentzat:

  1. Gehio saltzeak ez du irabazi gehiago bermatzen: Kostuak doitzen ez badira, produktuen mix egokia ez bada mantentzen edo prezioak ez badira berrikusten, marjinak azkar murriztu daitezke.
  2. Eraginkortasun operatiboa izan behar da lehentasuna: Prozesuak kontrolatzea, eraginkortasun gabeziak murriztea eta produktibitatea hobetzea, salmenta-bolumena handitzea baino errentagarriagoa da epe ertainera.
  3. Finantza-estrategia aktibo bat edukitzea funtsezkoa da: Enpresa askok zailtasunak dituzte zor-egiturarik berrikusten ez dutelako, finantza-kostua ez dutelako optimizatzen edo diruzaintza tentsioak aurreikusten ez dituztelako.

Zure enpresak neurtzen eta kontrolatzen al du bere errentagarritasuna?

Fideslan enpresan, zure bezalako enpresei laguntzen diegu:

  1. Marjinen bilakaera aztertzen eta sektorearekin alderatzen
  2. Kostu-egitura berrikusten eta eraginkortasun gabeziak identifikatzen
  3. Finantza-kontrola hobetzen likidezia-arazoak aurreikusteko
  4. Datu errealekin eta aurreikuspen sendoekin agertokiak eta ekintza-planak diseinatzen

Ziurgabetasun garaian, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea izan daiteke errentagarritasuna mantentzearen eta galtzearen arteko aldea.

Zure enpresako errentagarritasunaren bilakaera ezagutu nahi duzu?

📧 fideslan@fideslan.com

🌍 www.fideslan.com

📞 946 833 208 (Ondarroa) | 943 429 609 (Donostia)

Ekin datuekin. Babestu zure marjinak. Indartu zure enpresa.

Admin

Author Admin

More posts by Admin

Leave a Reply

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.