Lan arloko araudia betetzea enpresentzat funtsezko arduretako bat da 2025ean. Legezko betekizuna izateaz gain, compliance laborala estrategiaren oinarria da zigor ekonomikoak ekiditeko, enpresa-kultura sendotzeko eta talentuaren kudeaketa hobetzeko. Garaiz egokitu ezean, enpresek ondorio larriak izan ditzakete, hala nola, isun ekonomikoak, ospearen galera edo talentua galtzea.
Fideslan Aholkularitzan, enpresei indarrean dagoen araudia betetzen, arriskuak murrizten eta lan-ingurune bidezko eta segurua bermatuko duten jardunbide egokiak ezartzen laguntzen diegu . Jarraian, 2025ean compliance laboralaren arloan nabarmenduko diren erronka nagusiak eta haiei arrakastaz aurre egiteko moduak azalduko ditugu.
- Eguneroko Lanaldien Erregistroa
2019ko martxoan indarrean jarritako 8/2019 Errege Dekretu-legearen arabera, enpresa guztiek langile bakoitzaren lanaldiaren eguneroko erregistroa eraman behar dute. Honek lanaldiaren hasiera eta amaiera ordua zehaztea dakar, baita atsedenaldiak ere.
Erregistro egokia ez egiteak langileen soldata-erreklamazioak eta Lan Ikuskaritzaren zehapen ekonomikoak ekar ditzake. Horregatik, garrantzitsua da kontrol-sistema eraginkorrak ezartzea, araudia betetzea errazteko eta barne-kudeaketa optimizatzeko.
- Lan Egutegia
Enpresa guztiek urteroko lan egutegia prestatu eta langileen eskura jarri behar dute, lantokiko leku ikusgarri batean. Dokumentu honek lanegunak, jaiegunak, lanaldi bereziak eta antolaketa-planifikazioari lotutako beste alderdi batzuk jaso behar ditu.
Errore ohikoenetako bat egutegia ez eguneratzea edo behar bezala ez jakinaraztea da. Fideslan Aholkularitzan, enpresei prozesu hau erraz eta modu ordenatuan betetzen laguntzen diegu.
- Ordainsari Erregistroa
Soldata bidezko berdintasuna bermatzeko eta genero-bereizkeria saihesteko, enpresa guztiek plantillaren ordainsari-erregistroa eraman behar dute, soldata-egiturak dokumentatuz.
50 langiletik gorako enpresek, gainera, ordainsari-auditoretza egin behar dute. Betebehar hori ez betetzeak zigor ekonomikoak eta enpresaren ospean kalteak ekar ditzake. Ordainsari-irizpideak aldian behin berrikustea gomendatzen da, gardentasuna eta berdintasuna bermatzeko.
- Deskonexio Digitaleko Protokoloa
Langileen ongizatea bermatzeko, deskonexio digitalaren eskubidea ezinbestekoa da. Protokolo honen helburua langileek lanorduetatik kanpo telefono-deiak, posta elektronikoak edo mezuak ez jasotzea da, bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko oreka osasungarria sustatzeko.
Haren ezarpena funtsezkoa da produktibitatea hobetzeko, laneko estresa murrizteko eta langileen gogobetetasuna indartzeko. Horregatik, enpresek argi eta garbi zehaztu behar dituzte lanorduetatik kanpo gailu elektronikoak erabiltzeko irizpideak.
- Urruneko Lan Akordioak (ATD)
Telelanak lan-dinamika aldatu du, baina baita eskakizun berriak ekarri ere. Langile batek bere lanaldiaren %30 baino gehiago urrunetik egiten badu hiru hilabeteko epean, enpresak telelan-akordioa formalizatu eta SEPEren aurrean erregistratu behar du.
Akordio horiek ez izateak zigorrak eta lan-gatazkak sor ditzake. Garrantzitsua da klausulak ezartzea tresna digitalen erabilera, telelanak eragindako gastuak eta bi aldeetako erantzukizunak arautzeko.
- Lan Arriskuen Prebentzioa eta Datuen Babesa (RGPD)
Lan-segurtasuna eta datu pertsonalen babesa compliance laboralaren funtsezko ardatzak dira. Enpresek langileen lan-baldintza seguruak bermatu behar dituzte, eta Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia eta Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (RGPD) bete.
Betebehar horiek ez betetzeak zigorrak eta langileen nahiz bezeroen konfiantza galtzea ekar dezake.
- Lan Istripuen Asegurua
Sektore batzuetan, hitzarmen kolektiboek lan-istripuen asegurua kontratatzeko obligazioa ezartzen dute. Aseguru horrek laneko istripuak estali behar ditu. Horregatik, garrantzitsua da enpresek sektoreari dagokion hitzarmena aztertzea eta betekizunak betetzea.
- Laneko Jazarpenaren Prebentzio Plana
Langileen segurtasuna bermatzeko, enpresa guztiek laneko jazarpena prebenitzeko protokoloa eduki behar dute. Prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea arautzen dituen plan honek errespetuzko eta seguru ingurunea sustatzeko funtsezko papera jokatzen du.
Aurretik aipatutako betebeharrez gain, 50 Langiletik Gorako Enpresen Betebehar Gehigarriak
Langile kopuru hori gainditzen duten enpresek arau gehigarri hauek bete behar dituzte:
- Salaketa Kanala
Irregulartasunak jakinarazteko anonimoa eta konfidentziala den salaketa-sistema izan behar dute. Hau ez betetzeak 1 milioi eurorainoko isunak ekar ditzake.
- Jazarpenaren eta LGTBI+ kolektiboaren babeserako protokoloak
Derrigorrezkoak enpresa guztientzat, langileen berdintasuna eta babesa indartzeko.
- Berdintasun Plana
50 langiletik gorako enpresentzat ezinbestekoa den dokumentua. Bere falta diru-laguntzak eta kontratu publikoak lortzea eragotzi dezake.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuen erreserba
50 langiletik gorako enpresek gutxienez %2 erreserbatu behar dute desgaitasuna duten pertsonentzat edo alternatiba baliokideak aplikatu behar dituzte.
Nola aurre egin erronka hauei?
Araudi hauek betetzea zaila izan daiteke, baina aholkularitza egokia izanez gero, enpresek lan-ingurune segurua eta legezko araudira egokitua bermatu dezakete.
📩 Compliance laboralari buruzko aholkularitza behar duzu?
📧 Emaila: fideslan@fideslan.com
📞 Telefonoak: 946 833 208 (Ondarroa) | 943 429 609 (Donostia)
🌐 Webgunea: www.fideslan.com
Lan-araudia betetzea ez da aukera bat, behar bat baizik. Ziurtatu zure enpresaren etorkizuna aholkurik onenarekin.