Zure enpresak hazteko, dibertsifikatzeko edo merkatu berriak esploratzeko asmoa badu, Enpresak Hazten 2025 programa aukera bikaina da urrats estrategiko bat emateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako deialdi honek garapen-potentziala duten enpresei zuzendutako laguntza eskaintzen du, negozio-lerro berriak martxan jartzeko proiektu estrategikoen bidez.
Nork eska dezake laguntza hau?
Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresek eska dezakete laguntza:
- 10 langiletik gorako plantilla izatea.
- Gipuzkoako lurraldean jarduera garatzea.
Zer motatako proiektuak dira lagungarriak?
Programa honek hazkundea sustatzen duten dibertsifikazio-proiektuak babesten ditu. Laguntza jaso dezaketen jardueren artean daude:
- Produktu, zerbitzu edo merkatu berrietara dibertsifikatzeko planak.
- Negozio-unitate berrien analisia eta garapena.
- Bideragarritasun-azterketak, marketin-azterketak edo merkatu-ikerketa.
- Hazteko ibilbide-orriak eta ekintza-planak diseinatzea.
Zer-nolako diru laguntza jaso daiteke?
Enpresek honako hauek lor ditzakete:
- Kontsultoretza-kanpoko gastuen %75eraino.
- Proiektuan parte hartzen duen barneko langileriaren kostuen %50eraino.
- Negozio-unitate berriarekin lotutako gastuen %25eraino.
Gehienezko laguntza: 40.000 € enpresako.
Epeak
- Eskaera-epea: 2025eko uztailaren 15era arte (13:00etan).
- Proiektuen gauzatze-epea: 2026ko maiatzaren 30era arte.
Zelan laguntzen dizugu Fideslanen?
Fideslan Aholkularitzatik prozesu osoan zehar eskaintzen dizugu laguntza , diru laguntza eskuratu eta behar bezala gauzatu dezazun:
- Deialdiaren baldintzak betetzen dituen proiektuaren memoria idazten dugu.
- Zure enpresaren dibertsifikazioa bultzatzeko ibilbide-orri errealista diseinatzen dugu.
- Eskaera tramitatzen dugu eta laguntza behar bezala justifikatzen dugu Foru Aldundiaren aurrean.
Dibertsifikatzea ez da moda bat, baizik eta lehiatzeko, egokitzeko eta modu jasangarrian hazteko estrategia bat da.
Jar zaitez gurekin harremanetan
- Emaila: fideslan@fideslan.com
- Webgunea: www.fideslan.com
- Telefonoak: 946 833 208 (Ondarroa) | 943 429 609 (Donostia)
Haz ezazu zure enpresa Enpresak Hazten 2025 programaren babes ekonomikoarekin eta Fideslanen aholkularitzarekin.