Skip to main content
Aholkularitza Laborala

2024 eta 2025eko Gutxieneko Soldataren (SMI-ren) igoera: Autonomo eta enpresentzat eraginak eta gakoak.

By March 7, 2025No Comments

Espainiako Gutxieneko Soldata Profesionala (SMI) azken urteotan etengabe hazi da, PYME (ETE)-en eta autonomoen ekonomiari eraginez. 2024 eta 2025erako iragarritako igoerarekin, garrantzitsua da bere ondorioak ulertzea eta estrategia egokia prestatzea, eragin negatiboak minimizatzeko eta aukera berriak aprobetxatzeko.

Gutxieneko Soldataren (SMI-ren) bilakaera azken urteetan

Gutxieneko Soldata (SMI) etengabe igo da azken urteetan:

  • 2017: 707 € / hilean
  • 2020: 950 € / hilean (+34%)
  • 2023: 1.080 € / hilean (+8%)
  • 2024: 1.134 € / hilean (+5%)
  • 2025: 1.184 € / hilean (+4,4%)

Gutxieneko Soldataren (SMI-ren) eragina enpresetan eta autonomoetan

Igoerak negozioen ekonomian hainbat ondorio eragingo ditu:

1.- Lan-kostuen igoera

Gutxieneko Soldata (SMI-ko) duten langileak dituzten enpresek nominak eta gizarte-kotizazioak igo behar dituzte, eta horrek errentagarritasunean eragin dezake.

2.- PFEZ-an aldaketak

Orain arte errenta-zergatik salbuetsita zeuden langile batzuk tributatzen hasi beharko dute, haien likidezian eta atxikipen fiskaletan eragina izanik.

3.- Kontratazioan eragina

PYME(ETE)-ek eta autonomoek lan-kostuen handikuntzarengatik, langile gehiago kontratatzeko erabakia birplanteatu dezakete.

4.- Marjinen eta prezioen berrikuspena

Enpresa askok errentagarritasuna mantentzeko, kostu-egitura egokitu beharko dute, prozesuak optimizatuz edo prezioetan igoera aplikatuz.

5.- Langileak dituzten autonomoak

Langile kontratatuak dituzten autonomoek edo Gutxineko Soldataren (SMI-ren) arabera kotizatzen dutenek doikuntzak aurreikusteko beren kontuak berrikusi beharko dituzte.

Nola kudeatu aldaketa hauek modu eraginkorrean?

Igoera horien aurrean, enpresek eta autonomoek estrategia bat hartu behar dute, Gutxieneko Soldataren (SMI-ren) eragina minimizatzeko:

  • Kostuak optimizatzea eta eraginkortasuna hobetzea.
  • Urteko aurrekontuetan eta diru-fluxuan duen eragina ebaluatzea.
  • Prezio-estrategiak egokitzea, kostu-igoera xurgatzeko.
  • Autonomo eta enpresentzako pizgarriak eta hobariak bilatzea.
  • Aholkularitza profesionala jasotzea, erabaki informatuak hartzeko.

Ondorioa: Ez utzi lekurik ustekabeei

2024 eta 2025eko Gutxieneko Soldataren (SMI-ren) igoerak PYME (ETE)-etan eta autonomoetan eragin nabarmena izango du. Plangintza fiskal egokia eta estrategia ekonomiko argia izateak negozioaren egonkortasuna bermatuko du.

Fideslan Asesores-en, aldaketa hauek kudeatzeko beharrezko tresnak eta aholkularitza eskaintzen dizugu, zure negozioaren bideragarritasuna bermatzeko.

Jarri gurekin harremanetan

Gutxieneko Soldataren (SMI-ren) igoerak zure negozioaren egonkortasunean eraginik izan ez dezan, jarri gurekin harremanetan.

 

Admin

Author Admin

More posts by Admin

Leave a Reply

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.